XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alisio ikus Lurra / Alkimia ikus Kimika / Almidoi ikus Landareak / Alkairo ikus Egipto; Nilo / Alkohol ikus Ardoa / Alpaka ikus Ganbelu; Peru.

Hiri guztiak ipar alderdian aurkitzen dira eta bakoitzak bi eratako hauzoak ditu, batzuk mendebal estiloko hauzo arras modernoak eta beste batzuk arabiar ereduko aintzinakoak.

Kubo formako etxetxiki apalezko kalexar hestu okerretan oraindik ere artisautzan eskulan asko egiten da, alfonbra ehungintzan eta metal zintzelaketan.

Algeriara eurrez joan ohi diren turistek asko istimatzen dituzte eskulan hauek, eta noski, baita bertako itsasondartza kutsadura gabeak eta aintzinako zenbait zibilizazioren hondakin ikusgarriak ere.

Algeriar asko atzerriratzen da lan bila, batez ere Frantziara; 840.000 algeriar ba dira Frantzian.

Algeria petroliotan eta gas naturaltan aberats da.

Algeriarrak musulman dira.

Algeriarren bizikerak beren erlijioaren, islamismoaren eragin handia du.

Emakumeek zapi batez estaltzen dute aurpegia, gizonen begiradatatik gordetzearren.

Nekazaritza.

Lanbiderik nagusiena nekazaritza da.

Duen klima duelarik, itsasertz aldeko lurrak eta oasisetakoak bakarrik dira lantzeko gai.

Garia, ardoa, olibak, zitrikoak eta barazkiak laboratzen dira.

Ardoa kanpora saltzen da, zeren Islamak alkoholdun edariak edatea debekatu egiten bait du.

Algeria frantzesen menpetik libratu zenean, mahasti asko kendu eta labore soro bihurtu zituzten, berehala ugaritzen dihoan populazioa janariz hornitu beharra bait dago.